Donostia 2016ko langile batzuk ere Groseko gaztetxearen kultur proiektuaren alde busti ziren joan den astean.
Donostia Kulturako langile talde bat, Kortxoenearen alde. (Argazkia: Batix Ezeiza)
Donostia Kulturako langile talde batek (Enpresa Batzordearen sostenguarekin) elkartasun keinu bat egin nahi izan du Kortxoenearen alde, eta talde argazki bat zabaldu du babes mezu batekin batera: “Donostiak horrelako kultur proiektu herrikoiak bermatu behar dituela uste dugu. Kultur aniztasuna eta eredu ezberdinen arteko bizikidetza ez direlako marketin eslogan hutsak, gure eguneroko jardun profesionalean hedatzen saiatzen garen oinarriak baizik”.
Joan den astean
Donostia 2016-ko langile talde batek ere elkartasun keinu bera izan zuen, eta Groseko gaztetxearen alde busti ziren.