Gune autogestionatuak defendatzeko mobilizazioa egingo dute bihar udaletxearen aurrean
Udal gobernua Kortxoeneako kideekin bilduko da bihar arratsaldean (hilak 17). Honen harira, kontzentrazioa egingo dute udaletxearen aurrean, 19:00etan.
Antiguako Txantxarreka gaztetxeak adierazi du azken asteotan izan diren gertaeren ostean Txantxarreka eta Kortxoeneako asanbladek Gune autogestionatuen defentsan lelopean pausoak elkarrekin ematea erabaki dutela. Beraiek ere parte hartuko dute biharko mobilizazioan.
Kortxoeneari buruzko azken albisteak lotura honetan.