Irutxuloko Hitzaren urtemugaren kantak dantzan jarri ditu haurrak
Tokian tokiko hedabidearen azalen eerakusketa ibilltaria Egiako Garraxi tabernan da.
Hemen datoooor, gure Hitzaaaa… Añorgako U.K. Bill taldeak Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugarako egindako kantarekin dantzatu dira haurrak. Rockaren erritmoan gustura ibili dira Halabazan.eus ipuin kontalariekin. Irutxuloko Hitzaren azalen erakusketa ibiltaria Egiara iritsi da. Garraxi jatetxeko paretetan zintzilikatuta daude tokiko hedabidearen ibilbidearen momentu desberdinak, eta hiriko albiste esanguratsuenak islatzen dituzten azalak.
Bilduma modu berezi batean aurkeztu genuen joan edn ostegunean. Halabazan.eus ipuin kontalariek haurrentzako doako emanaldi bat egin zuten arratsaldean. Aitziber Sampedro eta Ander Edo gazteek osatzen dute ipuin kontalarien taldea, eta, euren saioarekin, urtemuga haurrekin ospatzeko aukera izan zuen Irutxuloko Hitzak.