Webguneaz gain, Zarautz, Tolosa eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoetan ere izango da erosteko aukerarik.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat. (Argazkia: Bertsozale Elkartea)
Azaroaren 20an saltokietatik erretiratuko dituzte
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Illunbeko finalerako sarrerak. Hortik aurrera, soilik
Internetez eros ahalko dira abenduaren 19ko finalerako txartelak.
Webguneaz gain,
Zarautz, Tolosa eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoetan ere izango da finalerako sarrerak erosteko aukerarik, saio hasieran zein bukaeran. Halaber,
Bertsozale Elkarteak eta
Lankuk Durangoko Azokan izango duten postuan ere jarriko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sarrerak salgai.
Azaroaren 20ra arte, Donostian,
Hontza liburu dendan erosi ahal izango dira. Hortik aurrera soilik Internetez eros ahalko dira sarrerak.