Alaia Martin zuzenean sailkatu da Illunbeko finalerako
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa irabazi du Zarautzen.
kiroldegian (17:30). Beñat Gaztelumendi añorgatarrak, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariekin kantatuko du. Sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke.
Alaia Martin oiartzuarra nagusitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan, 504 punturekin, eta abenduaren 19an Illunben jokatuko den finalerako txartela lortu du. Agin Laburuk (496) eta Ander Lizarraldek (455,5) egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Lehen bi sailkatuen eta gainontzekoen artean alde handia izan da. Unai Gaztelumendi añorgatarra azken postuan geratu da 441 punturekin, eta datozen bi igandeetako finalaurrekoetan ezusteko handirik ez bada, finaletik kanpo geratuko da.
1.200 bertsozalek bete zuten atzo arratsaldean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegia, eta gogoz txalotu zuten sei bertsolarien jarduna. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Usabal
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Alaia Martin Etxebeste | 504 |
Agin Laburu Rezola | 496 |
Ander Lizarralde Jimeno | 455,5 |
Jon Martin Etxebeste | 451 |
Beñat Iguaran Amondarain | 445 |
Unai Gaztelumendi Arandia | 441 |