Ze Esatek, 'Zapaiatik zintzilik'
Inoiz egin dugun diskorik onena izenburupean kaleratu du lan berria Ze esatek! taldeak. Hamar abestik osatzen dute diskoa, joan den udan grabatu zuten Tolosako Bonberenean, eta Mirentxu Records-ekin elkarlanean egin dute. Joan den asteburuan Intxaurrondon zuzenean aurkeztu ondoren, Durangoko Azokan izango dira, abenduaren 6an.
Jada abesti baten bideo klipa egin dute, Zapaiatik zintzilik kantarena. Horrenbeste gustuko dituzten parrandei buruzkoa da. Grabaketa, edizioa eta atrezzoa Ze Esatek! taldeak berak egin du.
Erlazionatutako edukiaOrain arteko diskorik onena kaleratu duela dio Ze esatek! taldeak