Peio Galvez, Iñigo Balda eta Nuria Alzugarairi elkartasuna adierazi diete Egian
04/08 sumarioko auzipetuak epaitzen hasiko dira bihar Madrilen, Seguran eginiko polizia operazio hartatik zortzi urte igaro direnean. 35 lagun epaituko dituzte datozen hilabeteetan; Peio Galvez, Iñigo Balda eta Nuria Alzugarai egiatarrak, tartean. Bada, donostiarrei babesa emateko elkarretaratzea egin dute gaur Egian, Tabakaleraren aurrean. Galvez, Balda eta Alzugarai Madrilen dira dagoeneko, eta auzokideek elkartasuna adierazi nahi izan diete.