Bulebarretik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan.
Monarkiaren aurka egindako manifetazioa. (Argazkia: Lide Ferreira)
Irun, Errenteria, Andoain eta Donostiako
elkarte errepublikarrek egin dute manifestazioarako deialdia. Monarkia bera eta 1978an sortutako Konstituzioa “agortuta” daudela adierazi dute, eta herritarren eskubideak jaso arren, eskubide horiek ez direla betetzen salatu dute.
Horregatik konstituzio errepublikar baten aldarria egin dute. Giza eskubideak, herrien eskubideak eta bereziki langileen eskubideak oinarri hartzen dituen aginte eredu berri bat eskatu dute, euren ustez, monarkiak ez baititu jendartearen beharrak asetzen.
Espainiako Konstituzioaren urtemuga ospatzen den egunean,
abenduaren 6an, igandea, egingo dute
manifestazioa.
12:00etan abiatuko dira Bulebarretik, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Era berean, abenduko hauteskunde orokorretan monarkiaren aurka eta errepublikaren alde egiteko deia egin dute.