Pasealeku Berria eta Groseko espigoira doan pasealekua itxi egin dituzte. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Alerta laranja eman dute Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean, bihar arratsaldeko 15:00ak arte. Haize eta olatu handien arriskua dago. Zazpi metroko altura har dezakete gaur olatuek. Donostian Pasealeku Berria eta Zurriola hondartzako espigoira doan pasealekua itxiko dituzte segurtasun neurri gisa, ezingo dira ez oinezkoak ez ibilgailuak sartu.