Udaltzaingoaren egoitza berria Morlansen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Kalabozoak egiteko lanak bukatzean, jada prest izango dute egoitza berria. 360.000 euroko aurrekontua bideratuko dute lan hau egiteko. Udal gobernuak lehiaketara atera ditu lanak, eta hurrengo hilabeteetan adjudikatuko dituzte. Lanen iraupena 4 hilabetekoa izango dela aurreikusi dute, eta horregatik jakinarazi dute urte bukaerarako egongo bukatuta Morlansko egoitza.
Udaltzainek Ondarretako eta Easo kaleko egoitzetan lan egin zuten duela gutxi arte. Morlansko egoitza berriaren lehen egokitze lanak bukatuta, Ondarretako udaltzainak jada bertara lekualdatu dituzte. Besteek Easo kaleko egoitzan jarraitzen dute – bertan daude egun kalabozoak-. Udaltzaingo osoa urte bukaerarako lekualdatuko da Morlansera. Morlansko komisaldegi berriak udaltzaingoaren zerbitzua hobetu eta eraginkorragoa izango delakoan dago udal gobernua.