
Cristina Iglesias sortzailea.
Cristina Iglesias (Donostia, 1956) artista donostiarrak San Sebastian egunean eskuratuko du saria, udalbatza aretoan.
Donostia Turismoa Udal sozietatearen Administrazio Kontseiluak bilera egin du gaur, eta bertan erabaki dute saria Cristina Iglesias-i ematea. Datorren astelehenean, ezohiko bileran, Donostiako Udaleko udalbatzak berretsiko du hautagaitza. Hautagaien artean ziren Alicia Amatriain dantzaria, Ricardo Darin aktorea eta Woody Allen zinemagilea, besteak beste.
Eneko Goia alkatea pozik agertu da aurten Cristina Iglesiasi Urrezko Danborra emango zaiolako. Bere esanetan, “2016an, kulturari zuzendutako urte honetan, argi eta garbi ikusi da mota honetako artista honi bere hirian errekonozimendu hau egitea”
Espainiako
Arte Plastikoen Saria da Iglesias, eta azken hamarkadatan nazioartean ospe gehien lortu duen artista da. Joan den abenduan Espainiako arte ederren urrezko domina jaso zuen, Loquillo, Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos, Ainhoa Arteta sopranoa eta Jean Reno aktorearekin batera, besteak beste.
Iaz Pedro Subijana sukaldariak jaso zuen Urrezko Danborra.
Hiritar Merezimenduaren Dominak
Donostiako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2016ko
Hiritar Merezimenduaren Dominarako proposamenak. Gobernu Batzordeak eta Plenoak onartu behar dituen proposamen hauek, honako pertsona eta elkarteak dira:
Itzurun Elkartea, Juan Ojanguren Ulacia medikua, Katxalin Elkartea, Nazaret ikastetxea eta Chernobil Elkartea.