Danborradak udal balkoietatik ikusteko zozketa egingo dute bihar
Ostiralean 18:00etan egingo dute zozketa, udalbatza aretoan, 18:00etan.
Danborradak udal balkoietan ikusteko zozketan parte hartu zenuen? Bihar, ostiralean, jakinaraziko dute onartuen zerrenda. Zozketa udalbatza aretoan egingo dute, 18:00etan.
San Sebastian egunean Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dira 50 donostiarrek (25 egun bakoitzeko eta bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du) banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko.