Emakumeen Etxean zazpi ikastaro berri emango dituzte
Gaur ireki dute epea Emakumeen Etxeko urtarrileko ikastaroetan izena emateko. Zazpi ikastaro berri emango dituzte, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz, eta aurretik abian zirenetan ere izena emateko aukera dago. Berriak dira dira autodefentsa ikastaroa, Begirada zorrozten delakoa (euskal kulturako hainbat ekoizpenen kritika sustatzeko), taldeko kantu tailerra eta informatikarekin lotutakoak (oinarrizko ezagutza eta kartelak software libreko programekin egiteko). Ikastaro guztiei buruzko informazioa eskura dago jada.
Izena emateko, Emakumeen Etxera etorri, deitu 10:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, edo mezu bat bidali info@donostiakoemakumeenetxea.com helbidera.