Hasi da neguko merkealdia
Ia saltoki gehienak beherapenak egiten hasi ziren abenduan, baina ofizialki gaur hasi da neguko merkealdia. Egunotan beherapenak egiteko guztia prestatzen aritu dira dendariak. Espainiako Merkataritza Konfederazioaren arabera iaz baino gehiago gastatuko dute herritarrek, 70 eta 85 euro artean bataz beste. Beherapenak %20-50 artekoak izango dira. Gaur goizean hasi da merkealdia, eta Erdialdean mugimendua nabaritu da. San Martin Merkataritza zentroaren kanpoaldean ilara sortu da kanpoaldean, eta hainbat dendatako kutxetan ere jende andana erositakoa ordaintzeko zain egon da. Kalean ere nabaritu da mugimendua: jendea hara eta hona hainbat poltsekin eskuan.



