Itzurun, Katalin eta Chernobil elkarteek, Juan Ojanguren Ulacia medikuak eta Nazaret ikastetxeak jasoko dute Hiritar Merezimenduaren Domina
Donostiako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2016ko Hiritar Merezimenduaren Dominarako proposamenak. Gobernu Batzordeak eta Plenoak onartu behar dituen proposamen hauek, honako pertsona eta elkarteak dira: Itzurun Elkartea, Juan Ojanguren Ulacia medikua, Katxalin Elkartea, Nazaret ikastetxea eta Chernobil Elkartea.
Gobernu Batzordeak bihar, ostirala, eta udalbatzarrak, ezohiko bileran, astelehenean, berretsiko dute dominen proposamena.
Itzurun Elkartea Donostiako erraldoi eta buruhandien udal konpartsaz arduratzen den elkartea. Juan Ojanguren Ulacia Parte Zaharreko osasun etxean hainbat urtez aritu den familia medikua da, duela gutxi erretiratua. Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziak eragindako emakumeen elkartea da. Nazaret ikastetxeak 100 urte beteko ditu aurten, eta Chernobil Elkartea duela 30 urte sortu zen, Chernobilgo hondamendia gertatu zenean. Urtarrilaren 19an, Sebastian eguanren bezperan jasoko dute domina.
Herritarrek 20 hautagai aurkeztu dituzte Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko, eta udaleko bozeramaileen batzordeak horietatik bost proposatu ditu. Udalbatzak berretsiko du erabakia.