Dantzarako aukera ere izan dute Lagun Berriak danborradako kideek
Amara Berritik egin dute ibilbidea, eta Baleazaleen plazan topa egin dute.
Lagun Berriak danborradako kideak Madril hiribidetik abiatu dira arratsaldean. Baleazaleen plazan egin duten geldialdian, parada izan dute dantzatu eta topa egiteko.
Bestalde, Armeria plazan ekitaldi berezi bat egin dute beste danborradekin batera. Izan ere, Amara Berri, Lagun Berriak, Ikasbide eta Urtoki danborradek Antzinako martxa jo dute, baina ez dira bakarrik egon. Ikasbide Kultur Elkarteko dantzariek martxa dantzatu dute, eta Orfeoiko kide diren Urtokiko kide batzuek abestu dute. 20:30era arte egongo dira danborra jotzen, eta Armeria plazan amaitu dute ibilbidea.
Amarakaldek batzordeak Amara Berri, Loiolako Erribera eta Morlansko danborrada batzuk biltzen ditu. Egun, hamabost dira, eta Lagun Berriak ere bertan dago.
Erlazionatutako edukiaAmarakaldek batzordeko danborradek ekitaldi bereziak egingo dituzte