Euskal Billerako haurrak, Santa Maria elizan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Parte Zaharrean barrena ibili da Euskal Billerako haur danborrada, goizean zehar. Urtero egiten dute ibilbide bera haurrek, eta haur danborradara joan aurretik, konstituzio plazako oholtzan eta Santa Maria elizan astintzen dituzte danbor eta upelak.
San Sebastian Martxa eskaini dute elizan, eta koreografia ederra gehitu diote.