Amarako kaldereroak, 2003tik euskaraz kantatzen
Hasieratik erabaki zuten kaldereroen kantak soilik euskaraz  kantatzea, eta horrela egin dute 2003. urteaz geroztik. “Urte asko dira  haurrek eskoletan euskarazko hitzak ikasi zituztenetik. Zergatik haurrek  euskaraz eta helduok gaztelaniaz? Guk ere euskaraz abestu behar  genituela erabaki genuen, eta orduz geroztik ez dugu gaztelaniaz  kantatu”, azaldu dio Iñaki Goñi Amarako kaldereroetako kideak Irutxuloko Hitzari.
Amaran jada entseatzen aritu dira, ostiralean dute azken entsegua,  frontoian. Larunbat arratsaldean ehun bat lagun inguru aterako dira  auzoko kaleetan zehar zartagin eta mailuak eskuan. Iaz bezala, Morlansko  hainbat auzotarrek ere bat egingo dute Amarako kaldereroekin, eta  elkarrekin aterako dira Amaran. Hurrengo urtean, beharbada, Amarako  kaldereroak Morlanstik abiatuko direla esan du Goñik.
Aurten ohiko ibilbideari eutsiko diote. Larunbatean San Roke plazatik  irtengo dira 18:30ean. Handik Arroka plazara abiatuko dira, ondoren  Easo kaletik joan eta Errege-erregina katolikoen kalera iristeko. Han  askari txiki bat egingo dute indarrak hartzeko. Handik berriz Easo  plazarantz joango dira, Moraza, Urbieta eta Pedro Egañatik pasa ondoren.
Goñik azpimarratu du Amarako kaldereroak auzolanean egiten direla,  eta auzotarren esfortzuari esker lortzen dutela auzoko kaldereroen  taldea mantentzea. Udalaren diru laguntza urtez urte txikitzen doala  salatu du, eta jaiak finantzatzeko zailtasunak  dituztela: “San Martin egunean postua jarri ohi dugu, eta zozketak ere  egin behar izaten ditugu dirua lortzeko. azken bost urtean asko asko  jaitsi da”.
Iturria: Irutxuloko hitza  

        Erlazionatutako edukiaAmarako kaldereroak, 2003tik euskaraz kantatzen    