Udal Infoko bulegoa, udaletxean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako Udalak behar bereziak dituzten familiei laguntzeko diru poltsa bat osatu ohi du. 2014ko datuen arabera,
776 familiak eskatu zuten laguntza, eta udalak 800.000 euro banatu zituen. Aurten ere diru kopuru bera bideratuko dute.
Laguntza hauek Lan Partekatuaren Planaren baitan daude, eta Gizarte Zerbitzuen kontrolpean dauden familien beharrak asetzeko erabili ohi dira. Hala, garraioa, argindarra edo bestelako oinarrizko zerbitzuak ordaintzen laguntzen zaie.
Gaur Tokiko Gobernu Batzordeak diru laguntza hauen oinarriak zehaztu ditu, eta
lehen sei hilabeteetako beharrei erantzuteko 400.000 euroko partida jarri dute abian.