Datorren igandean Pasaian izango du hurrengo estropada.
Donostiarraren batela, joan den larunbateko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)
Gipuzkoako Batel Ligan parte hartzen ari da Donostiarra arraun elkartea, batel batekin. Momentuz, ligako hiru jardunaldi egon dira jokoan, eta lehen postuetan borrokan dabil hiriko ontzia. Datorren igande goizean, Pasaian jokatuko dute ligari dagokion laugarren jardunaldia.
Orain arte, lehen postuetan ibili da. Pasaiako lehen jardunaldian, laugarren geratu zen (9:17,94, San Juan A ontzitik bederatzi segundotara. Donibane Lohizunen ere laugarren postua lortu zuen (8:55,02), eta berriro ere San Juan A batela izan zen azkarrena, hiru segundo gutxigorekin. Pasaian jokatutako hirugarren jardunaldian, bigarren postuan geratu ziren (9:18,90), eta San Juan C irabazleak zazpi segundotan hobetu zuen donostiarren denbora. Edonola, puntuaziorik onena lortu zuen batel zuriak ordukoan, San Juan C ez baitago ligan izena emanda.
GIPUZKOAKO BATEL LIGA 2016.
- Urtarrilak 16, larunbata. Pasaia (jokatuta)
- Urtarrilak 23, larunbata. Donibane Lohizune (jokatuta)
- Urtarrilak 24, igandea. Pasaia (jokatuta)
- Urtarrilak 31, igandea. Pasaia
- Otsailak 14, igandea. Pasaia
- Otsailak 21, igandea. Tolosa.
- Otsailak 28, igandea. Pasaia.
- Martxoak 5, larunbata. Loiola, Donostia.
- Martxoak 6, igandea. Pasaia.
- Martxoak 13, igandea. Pasaia.
- Martxoak 19, larunbata. Errenteria-Orereta.
- Martxoak 20, igandea. Orio.
- Apirilak 2, larunbata. Orio
- Apirilak 9, larunbata. Orio.
- Apirilak 10, igandea. Getaria.