Kultur hiriburutzaren hasieran, parte hartzea eta boluntarioen lana nabarmendu dituzte
Larunbateko ekitaldiek 80.000 ikusle erakarri zituzten.
Donostia 2016ren zuzendariak, inaugurazio programaren balorazioa egitean. Eta bide beretik mintzatu da gaur Eneko Goia Donostiako alkatea ere.
Maria Kristina zubiko ekitaldi nagusiak kritika ugari jaso ditu, eta alkateak berak ere onartu zuen ikuskizunak ez zuela herritarren “ikus-mina asebete”. Dena dela, publiko donostiarra “publiko heldua” dela adierazi du alkateak gaur prentsaurrean, “zer gustatzen zaion eta zer ez aukeratzen dakiena”. Iritzi guztiak errespetatzen dituela gaineratu du Goiak.
Kritikak kritika, “2016ko erronka guztiei ilusioz eta era positiboan” heltzeko garai dela uste du alkateak, eta biziki eskertu du inaugurazio programan lan egin duten udal teknikari eta boluntario guztien lana.
Herritarren parte hartzea ere arrakastatsua izan dela uste dute antolatzaileek. Larunbatean egindako 50 jardueren artean 80.000 pertsona erakartzea lortu zuten. Kontxako hondartzan egindako danborraden elkarretaratzean, esaterako, 21.000 pertsona batu ziren. Eta Maria Kristina zubiaren ingurura, berriz, 50.000 ikusletik gora.
Ikusle horietako gehienak ez ziren gustura geratu ikusitakoarekin. Eta Elkarbizitzaren zubia ikuskizunaren sortzaile Hansel Cereza minduta dago jasotako kritikekin: “Pozik nago emaitzarekin, helburuak bete ditudalako; baina minduta eta haserre nago jasotako mezu askorekin”.
Larunbateko ikuskizunaren emaitza ez zela ondo ulertu onartu du; diseinatutako amaiera ez zela herritarrengana iritsi. Eta arazo teknikoak ere izan ziren, baina Cerazak ez du aitzakiarik jarri: “Apustu arriskatua” egiteko eskatu zioten, eta ez du harrera onik izan
Hala ere, Euskal Herritik kanpo iritsitako mezu guztiak positiboak izan direla dio; Donostiatik jasotakoak, aldiz, negatiboak. Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazi du bere samina Cerezak.
“Hau hasi besterik ez da egin” adierazi zuen Pablo Berastegi,