Otsailaren 19ra atzeratu dute II. Salda Badago jaialdia
Urtarrilaren 30erako iragarrita zegoen; Donostia Kulturak data berriaren berri eman du.
Salda Badago jaialdia egingo dute aurten ere, Intxaurrondo kultur etxean. Urtarrilaren 30erako iragarrita bazegoen ere, atzeratu dute bigarren ekitaldia eta otsailaren 19an izango da. Bada, egun horretan Nafarroan bildutako uzta izango da ardatz. Izan ere, Balerdi Balerdi, Petti eta The Young Wait taldeak osatzen dute kartela. Hortaz, pop-rock eta blues estiloak izango dira nagusi gau osoan. Sarrera 10-12 euroren truke eskuratu daiteke.
Iaz abiatutako bidetik,
- Balerdi, Balerdi, Iruñeko power-pop taldea. Taldekideen artean 70eko hamarkadan Iruñeko rock mundua suspertu zutenak. Ironia eta doinu landuak.
- Petti: erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indarra dira bere ezaugarri nagusiak.
- The Young Wait: Amerikar rock onenaren urakana, Alabama eta Euskadiren arteko lotura mistikoa lortzen duena. Rock and rolla bizia, iraganari errespetuz begiratzen diona, baina etorkizunean begiak jarrita dituena eta indarrezko potentzial melodikoez osatuta.