Saltokietako errotuluak euskaraz edo elebitan jartzeko diru laguntzak emango dituzte
2.500 euroko diru partida bat onartu du Donostiako udalak.
Euskara Zerbitzuak bideratuko ditu laguntza hauek, eta orotara, 2.500 euroko partida bat erabiliko dute interesatuen artean banatzeko.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, aurreko dinamikari jarraituz, hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko neurri bat da.
Saltokien kanpoaldeko errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru laguntzak ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak.