Suhiltzaile bat sua piztu den saltokian. (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)
Altzan, Eskalantegi kaleko eskulan denda batean, sutea piztu da gaur goizaldean. Litekeena da sutea arazo elektriko batengatik sortu izana, Donostiako udaltzainen arabera. 08:00ak pasata zirenean sartu dira suhiltzaileak lokalera, eta ez dute arazorik izan sua itzaltzeko.
Ezbeharragatik Eskalantegi kaleko atari horretako bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte. Donostiako udaltzainen arabera, bi zauritu izan dira: bat eraikina husterakoan eskaileretatik bizilagun bat erori delako, eta bestea kea arnasteagatik.
Irakurri albiste osoa Oarsoaldeko Hitzan.