Ibaetako krosean izena emateko epea zabalik dago
Ibaetako jaien baitan jokatuko dute 14. ekitaldia, martxoaren 5ean.
Herri Krosaren webgunean egin dezake eskaera, Laister Kirolak dendan (Elkano kalea, 6) izena eman, edo Gabirekin harremanetan jarri (627 137 201).
Aingeru Zaindariaren XIV. Krosa jokatuko dute martxoaren 5ean, Ibaetako jaien baitan. Aitor Zabaleta plazatik irtengo dira partaideak, eta auzoan barrena bi itzuli eman ostean, Aingeru Zaindariaren ermitaraino igoko dira, 6,1 kilometroko ibilbidea eginez.
Lasterketen parte hartu nahi duenak dagoeneko izena emateko aukera du.