Kirol txartel sozialaren mugak bertan behera utzi ditu Kirol Patronatuak
EH Bilduk eta Stop Kaleratzeak plataformak. Bada, arratsaldean jakinarazi dute kirol txartel sozialaren mugak bertan behera utzi dituztela, Kirol Patronatuaren bileran erabakitakoaren arabera, erakundeko arduradun nagusi eta hiriko alkate Eneko Goia buru. Berez, gaur biltzekoa zen Kirol Patronatua, baina beste gai batzuk jorratzeko. Azkenean, herritarren artean sortutako ika-mika dela eta, kirol txartel sozialaren gaiari heldu behar izan diote, baita erabaki bat hartu ere.
EH Bilduk adierazitakoaren arabera, euren salaketak eta herri mugimenduaren lanak EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernua “mugiarazi” ditu. Erabakia ez duela “txalotuko” esan du koalizioak, “inoiz hartu behar ez zuten neurria baitzen”. Kaltetuei barkamena eskatzeko exijitu dio udal gobernuari.
Ika-mika sortu da azken aldian kirol txartel sozialak finkatutako mugekin. Urrutira joan gabe, egoera salatzeko agerraldiak egin dituzte goizean