Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea; auzoko Etzieta parkean izango da, 11:00etatik 13:00etara.

(Argazkia: Lotzen ADD)
Lotzen Add elkarteak antolatuta,
parkour tailer bat egingo dute larunbatean, Intxaurrodon, Etzieta parkean. Mugitu eta oztopoak gainditzeko oinarrizko mugimendu patroiak berreskuratzea du helburu jarduerak.
Hamaika urtetik gorako edonork hartu dezake parte; baina, horretarako, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da
lotzenadd@gmail.com posta elektronikora idatzita.
- Data: urtarrilak 30, larunbata.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Lekua: Intxaurrondoko Etzieta parkea (osasun etxearen ondoan, Euskotreneko Zarategi irteeran).