Poloniatik dator Parte Zaharreko Kaldereroen erregina
Tribuak Konstituzio plazan elkartuko dira, 22:15ean.
beste hainbat auzotan ere ospatzen baitituzte kaldereroak, inauteriak gertu dauden iragarle direnak.
Wroclaw hiriari keinu egin die Parte Zaharreko kaldereroen konpartsak aurten, bertakoak izango baitira erregina eta bi dama. Pozik, baina urduritasun puntu batekin izan dira gaur udaletxean. Dagoeneko probatu dituzte jantziak, eta “soineko berezietara ohitzen” ari direla onartu dute barre artean.
Donostiarekin batera Europako kultur hiriburu den Wroclaw hirikoak dira hiru gazteak, eta hiriburutzaren proiektuan egiten dute lan. Erreginaren paperean Parte Zaharrean barrena ibiliko den mutilak erakusketak antolatzen ditu han. Orain, Txillidaren erakusketa bat daukate ikusgai, esaterako.
Dametako bat, berriz, literatur proiektuak bideratzen aritzen da, eta bestea, kontabilitate arduraduna da. Ongi pasatzeko asmoz eta festa gogoz etorri dira hiruak hirira, baina kultur hiriburutzak bi hirien artean sortu duen elkarlana sendotzeko lanean jarraituko dutela ere adierazi dute.
Jon Elzo, Parte Zaharreko Kaldereroen konpartsako kideak euren taldeko ikur gisa erabiltzen duten pina jarri die hiru gazte poloniarrei, eta festaz gozatzeko gonbita egin die.
Gonbidapen horixe bera luzatu die herritarrei ere Elzok, eta bihar iluntzerako jarri du hitzordua. Parte Zaharreko konpartsak 400 kide inguru ditu, 19 tributan banatuta. Guztiak Konstituzio plazan elkartuko dira 22:15ean, eta erregina bakoitzak bere pregoia irakurriko du.
Handik aurrera, festa giroa izango da nagusi, goizaldera arte ibiliko baitira Parte Zaharreko kaleak kanta eta musikaz alaitzen.
Baina ez dira bakarrak izango,