Igeldoren desanexioaren auziari konponbide bat emateko eskatu dute. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Igeldotarrek Maria Kristina zubian protesta egin dute gaur eguerdian. Kultur Hiriburutza dela eta, “elkarbizitzaren sinbolo bihurtu den zubian” bildu dira. Sare baten barruan sartu dira protestan parte hartu dutenak, igeldotarrak “sare batean harrapaturik” eta euren nahiaren kontra Donostia barruan bizitzera behartu dituztela salatzeko.
Sarean harrapatuta daudenei tiraka ari direla irudikatu dituzte Eneko Goia alkatea eta Ernesto Gasco. Igeldoren desanexioaren auziari konponbide bat emateko eskatu diete.
“Elkarbizitza, elkarrizketa, errespetua, erabakitzeko eskubidea… Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazioan behin eta berriz errepikatu ziren hitzak dira. Igeldotarrontzat, ordea, hitzak besterik ez dira, bai EAJk eta bai PSE-EEk hauek guztiak ukatzen dizkigute eta”, adierazi du Itsas Aurre elkarteak.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea