Bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenek %15eko hobaria jasoko dute
Iazko erabileraren ordainketa orain egin dute.
Jokogarbia programaren webgunera jo behar da.
Aurrez iragarria bazuten ere, Tokiko Gobernu Batzordeak gaur berretsi ditu edukiontzi marroia erabiltzen duten herritarrek jasoko duten hobariak eta bete beharreko baldintzak.
Hala, 10 hilabete kontuan izanik, hilean gutxienez lau aldiz erabiltzen bada edukiontzi marroia, kuota finkoaren %15eko hobaria jasoko dute erabiltzaileek. Honek esan nahi du, hala egiten dutenei hurrengo urtean 11 euro itzuliko dizkietela euren kontu korrontean. Baldintza horiek betez, iaz organikoa egoki sailkatu zutenek orain jasoko dute ordaina.
Hobariak zehazteko irizpideak 2015. urtean erabiltzaileek izan zuten portaera aztertuz hartu dituzte. Iazko abenduan 20.726 erabiltzailek zuten organikoaren txartela, eta baldintza hauen arabera, horietatik 10.500 erabiltzailek jasoko dute hobaria.
Edukiontzi marroiaz gain, auzo konposta egiten duten herritarrek %30eko hobaria jasoko dute hurrengo fakturan; eta banakako konposta egiten dutenek, berriz, %50ekoa.
Urtean zehar izena ematen duten erabiltzaile berrien kasuan, garaiaren araberako zati proportzionala jasoko dute. Hau da, lehen hiruhilekoan izena ematen dutenek, urteko hobariaren %75 jasoko dute; Bigarren hiruhilekoan egiten dutenek, %50ekoa; eta urte amaieran eskatzen dutenek txartela, %25eko hobaria.
Edukiontzi marroia erabiltzeko edo konposta egiteko baliabideak eskatzeko