Hilabete bukaeran hasi nahi dituzte Txomin Eneako lanak
Bizilagunekin bilera egingo du udalak lanekin hasi aurretik.
Udalarenak diren lursailak Txomin Berri enpresaren esku uztea erabaki du Gobernu Batzordeak. Enpresa honek egingo ditu lanak, eta Eneko Goia alkateak adierazi duenez esku-aldatze honen bitartez lanean hasteko moduan izango dira.
Ondo bidean, hilabete honen bukaeran hasiko dira Txomin Eneako biziberritze lanak egiten. Baina hori baino lehen, auzotarrekin bilduko direla iragarri du Goiak, “prozedura guztiaren berri emateko”.



