Inude eta artzainak, iruditan
Ainara Otxoa donostiarrak bilduma bat osatu du Kresala elkartearen inude eta artzainen desfilean egindako irudiekin, eta Irutxuloko Hitzaren webgunera ekarri ditugu, joan den igandean Parte Zaharrean zehar piztu zen jai giroa zuekin partekatzeko.
1885eko otsailaren 2an ospatu zuten lehen aldiz inude eta artzaien jaia, Kandelaria egunean. 1912. urtean, berriz, Pio XII.ak Kandelaria eguna lanegun bihurtu zuen, eta, aldaketa horrek bultzatuta, ospatzeari utzi zitzaion. Kaldereroak, aldiz, mantendu egin ziren. Orduz geroztik, ohitura hori berritzeko hainbat saio egin dira, baina Kresala elkarteak bakarrik lortu zuen indarberritzea, 1977an. 150 kidez osatutako konpartsa da, eta hiriko jendetsuena da. Hiru taldetan banatuta dago: inude eta artzainen bikote dantzariak – 30 bikote-, danborrariak – 60- eta pertsonaia historikoak – 60-.