Tosta proiektuaren baitako egonaldi bat izango da; eta sortzaileak euskara eta gales hiztunak elkartuko dituen ikus-entzunezko bat sortuko du.
Uxue Arzelus. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
IRUTXULOKO HITZAko
Loretopetik ataleko kolaboratzaile Uxue Arzelusek (Gros, 1989) sei aste igaroko ditu Galesen, ikus-entzunezko bat sortzeko. Martxoa eta apirila bitartean, Donostia 2016ko
Tosta proiektuaren baitako egonaldian, bertako hizkuntza komunitatean murgildu eta dokumental labur bat osatuko du.
Sortzailearen helburua, euskara eta galesera hiztunak elkartuko dituen ikus-entzunezkoa sortzea da. Belaunaldi, sexu, arraza, ikasketa zein hizkuntza maila desberdinetako pertsonak elkarrizketatuko ditu, hizkuntza hauen erretratu bat egiteko. Era berean, hiztunen hitz kuttunak, gorroto dituztenak, haientzat garrantzitsuak direnak, ezagutzen ez dituztenak eta abar bilduko ditu dokumentalean, hiztegitxo bat sortuz. Horretarako, aldez aurretik Euskal Herrian ere egingo ditu grabaketak.
Uxuek hainbat lan egin ditu zuzendari eta gidoilari moduan, eta 2014an lehen saria eskuratu zuen “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren lehiaketako amateurren atalean. Bestalde, Loretopetik zutabean ez ezik, zinema kritikak ere idazten ditu grosekoak,
Zinea.eus atarian, eta Irutxuloko Hitzako Loretopetik zutabean idazten du. Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da.
Udan, lana ikusgai
Tosta proiektuak Europa Atlantikoko hainbat hizkuntza komunitate biltzen ditu (Gales, Kornualles, Eskozia, Irlanda, Frisia, Galizia eta Euskal Herria). Udaberrian, komunitate bakoitzak sortzaile egonaldi bat antolatuko du, eta Euskal Herrira Eskoziako artista bat etorriko da. Uxue Arzelusen eta gainontzeko sortzaileen lanak hizkuntza komunitateotan udan izango diren jaialdietan egongo dira ikusgai.