Ikusmina ase dute
Lehen autobusa goizeko 05:00etan aterako da geltoki berritik Loiura bidean.
aldaketak sortuko ditu Egia eta Amarako bizilagun eta ostalarien artean. Baina baita garraio publikoan bertan ere. Horregatik, Dbus-ek behar berrietara egokitu du bere zerbitzua, bi linea berri sortuz, eta beste hainbat handituz.
Hainbat saiakeraren ondoren, eguerdian inauguratu dute Atotxako autobus geltoki berria. Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariak autobusez iritsi dira geltokira.
Eneko Goia alkateak txantxa artean hasi du bere agerraldia, eta “hainbeste urtean zain” egon ondoren, Lezoko ‘Bazen garaia’ futbol zelaiaren izen bera jarri behar ziotela geltokiari ere esan du.
Txantxak txantxa, Donostiak azkenean “merezi duen autobus geltokia” duela nabarmendu du Goiak, “autobus geltoki duina eta modernoa”.
Dena den, geltokia “puzzle handiago baten elementu bat” dela esan du alkateak, eta Tabakalera eta tren azpiegiturei erreferentzia eginez, “puzzleko pieza guztiak ondo osatzea” izango omen da datozen urteetako erronka.
Markel Olano Diputatu Nagusiak ere Gipuzkoa mailako garraio azpiegituran osatzen ari den sarea nabarmendu du, eta Atotxako geltokiak erabiltzaileen erosotasunean asko lagunduko duela esan du.
Erabiltzaileak izan ala ez izan, herritar ugari elkartu da autobus geltoki berrian. Inaugurazio ekitaldia amaitu orduko ireki dituzte ateak, eta herritarrak hara eta hona ibili dira txoko guztiak aztertzen. Gehienak oso pozik agertu dira, “oso polita eta modernoa” dela esan dute askok. Gizon jubilatu pare batek, berriz, zalantza asko zituen autobusen sarreraren inguruan.
Arratsaldeko 17:00ak arte egongo da irekita geltokia, eta beste mila zalantza sortuko dira, baina erabilerarekin argituko dira guztiak. Bihar goizaldeko 05:00etan abiatuko da lehen autobusa Loiura bidean. Eta Pio XII.eko azken autobusa, berriz, 03:00etan irtengo da.
Geltokia lekuz aldatzeak eta autobusen ibilbide berriak