Pilar Arana: "Autobus geltokiak bizikletentzako zerbitzu egokiak izango ditu"
Kalapie elkarteak haserrea adierazi du geltokiak bizikletentzako aparkalekurik ez duelako oraindik. Edo Federico Garcia Lorca kaleko bidegorriaren erdian jarri duten markesinak ere hautsak harrotu ditu sare sozialetan.
Pilar Arana, Mugikortasun zinegotziak errespetatzen du herritarren kezka, baina lasaitasunerako deia egin du, zerbitzu guztiak abian jartzeko lanean ari direla argudiatuz: “Autobus geltokiak bizikletentzako zerbitzu egokiak izango ditu”.
Udal gobernuak aurreikusita dauka bizikletentzako gune bat egokitzea autobus geltokiaren barnean. Proiektuaren xehetasunak eta gaiaren inguruan sortu diren iritzi kontrajarriak ostiraleko papereko edizioan emango ditu IRUTXULOKO HITZAk.
Abian jarri ondoren ere zeresana ematen jarraitzen du Atotxako autobus geltokiak, eta inguruak.
Orohar, autobus erabiltzaileak pozik daude zerbitzua nabarmen hobetu delako, baina kontrako iritziak ere badira.
Esaterako,