Karlos Trenor presoak hautatutako poemak musikatuko dituzte Unai Pelaiok eta Eneko Sierrak
Egiako Sare 'Hitzak aske' ikuskizuna prestatu du otsailaren 28rako, Bukowskin.
Karlos Trenor preso egiatarrak 71 urte ditu. Ocaña II espetxean dago preso, etxetik 513 kilometrora. Egiako Sare-k muturreko egoeran dagoela salatu du, eta etxeratzeko eskatu du. Trenorren askatasuna eskatzeko ikuskizun bat prestatu du otsailaren 28rako: Hitzak aske. Unai Pelaio Pelax eta Eneko Sierra musikariak parte hartzen ari dira emanaldi honen prestakizun lanetan. Trenorrek berak hautatutako 30 poema musikatzen ari dira: Blas de Otero, Gerardo Markuleta eta Jose Emilio Pachecorenak, besteak beste. Ikuskizunean, Trenorren lagun eta ezagunek poema horiek irakurriko dituzte.
Emanaldia hilaren 28an, igandea, izango da Egiako Le Bukowskin (19:30).