Boulder txapelketa herrikoia antolatu du Fortunak
Pio Baroja kiroldegian izango da lehia, otsailaren 21ean.
Fortuna Kirol Elkarteak Boulder txapelketa herrikoia antolatu du aurten ere, Pio Baroja kiroldegian, otsailaren 21ean. Eskalada bultzatzea da lehiaren helburua, kirol horretara jende gehiago hurbiltzea lortzeko. Hala, eskalatzea gogoko duen edonork parte har dezake. Gainera, partaideek nahi adina bloketan saiatzeko aukera izango dute.
Antolatzaileen arabera, boulder modalitatea eskalada klasikoa baino askoz erakargarriagoa da, eta erakargarria da eskaladan lehen urratsak eman nahi dituenarentzat.
Zehazki, 9:00etatik 9:30era egongo da izena emateko aukera, txapelketaren egunean bertan. Hala, 10:00etatik 13:30era izango dira lehiak, eta 16:00etatik 18:30era finalak.


