Bidebietako institutuan aulki gurpilduneko saskibaloia praktikatzeko aukera izan dute
Salto Bera Bera taldeak antolatuta egin dute jarduera, gaztetxoak sentsibilizatzeko asmoz.
Bidebietako Institutuko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek aulki gurpilduneko saskibaloia bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute. Hain zuzen ere, Salto Bera Bera taldeak urteak daramatza kirol honen inguruan sentsibilizazio programak antolatzen, eta oraingo honetan Bidebietan izan dira.
Honela, gaztetxoek urritasun eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentibera bihurtzea nahi izan dute, baita kirol egokituaren berri izatea ere. Saioa bi ordu ingurukoa izan da, eta bertan saskibaloiko araudia eta jokalari baten esperientzia azaldu dizkiete ikasleei, hitzaldi baten bitartez. Gainera, esperientzia bizitzeko aukera izan dute, saio praktiko bati esker.
Jarduera hau Axular Lizeoan, Luberrin, La Salle ikastetxean eta San Jose ikastetxean egin izan dute.