Antolatzaileen arabera, agerian geratuko da zaborra erretzeko azpiegitura horren beharrik ez dagoela .

Errauste plantaren aurkako protesta bat baino gehiago egin ditu Añorga Bizirik taldeak. (Argazkia: Añorga Bizirik)
Añorga Bizirik taldeak errauste plantaren inguruko hitzaldi bat antolatu du, errauste plantaren aurkako koordinadoraren bidez. Añorga txikiko auzo elkartean bilduko dira, ostegunean, 19:00etan. Aurreratu dutenez, datuetan oinarrituz, agerian utziko dute zaborra gutxitzeko halako azpiegitura baten beharrik ez dagoela, hainbat argudioren bidez. Gainera, aurrez aurre jarriko dituzte Europa mailako baliabideen erabilera iraunkorra eta Zubietan egin nahi duten errauste planta.
Antolatzaileen ustez, aukera ederra izango da azkenaldian komunikabideetan argitaratzen ari diren informazioa osatzeko.