Amaitu dira Orixe ikastolako hezetasun arazoak
Eusko Jaurlaritzak hiriko ikastetxeak egokitzeko ematen dituen diru laguntzen baitan daude Orixe ikastolako lanak ere.
Kasu honetan, Orixeko lanek 420.000 euroko aurrekontua izan dute. %60a ordaindu du Eusko Jaurlaritzak, eta %40a udalak. Baina Goiak jakinarazi duenez, ustegabeko lan batzuk ere egin behar izan dituzte, eta horiek guztiak udalak hartu ditu bere gain; 62.000 euroko kostuarekin. Ikastolako terraza iragazgaiztu dute, eta tximinik ere kendu dituzte, amiantoa aurkitu zutelako beraietan.
Kokaleku berezia du Urgulleko Orixe ikastolak. Hezetasuna dute etsairik handiena; bai mendi magaletik datorrena, eta baita itsasotik datorrena ere. Euri asko egiten zuen egunetan ura sartzen zitzaien geletara, eraikina ez zegoelako isolatuta.
Azken hilabeteetan isolamendu lan horietan aritu dira, eta dagoeneko amaitu dituzte lanak. Fatxadako kolore hori deigarria ez da aldatu duten bakarra izan, baita materiala ere.
Fatxada garbitu eta Faveton Bersal sistema bidezko tapaki berri bat jarri dute. Hezetasun handiko guneetarako materialik egokiena omen da, hezetasuna saihesten duelako. Horrela, energia kontsumoa ere nabarmen jaitsiko dutela uste dute, eraikina guztiz isolatua geratu baita orain. Inguruari egokituz, gris kolorea aukeratu dute oraingoan; gurasoek ere izan dute erabakian parte hartzeko aukera.
Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzen dituzte Urgulleko eraikinean. 200 ikasle inguru dituzte bertan, eta Haur Hezkuntzakoak, berriz, Zuloagan. Batxillergoa egitera Antiguako Luberri ikastetxera joaten dira.
Marisa Andres, Orixe ikastolako zuzendaria pozik agertu da eraikinean egindako hobekuntzekin. Leku berezia dela esan du, eta fatxada isolatzeak nabarmen hobetu omen du euren egoera.
Eneko Goia alkatea eta Miren Azkarate Hezkuntza zinegotzia Orixe ikastolan izan dira goizean, lanak bertatik bertara ikusteko. Alkateak azaldu duenez,