Jada izena eman daiteke Sudur Krosa lasterketan
Apirilaren 23an egingo dute Egiako parkearen barruan egiten den proba.
Bi hilabete barru egingo dute 7. Sudur Krosa, apirilaren 23an. Jada izena eman daiteke Herrikrosaren webgunean. Parte hartzaileek sei kilometroko ibilbidea egingo dute Egiako parkean zehar. Lasterketa herrikoi honen etorkizuna zalantzan bazegoen ere, azkenean Donostiako Piratek hartu dute Sudur Krosa antolatzeko ardura, eta aurrera egin ahal izango du.