Aldaba joka! izeneko bisita gidatuaren bidez, gizarte bazterkeria saihesteko dauden gune batzuetan egon dira hainbat lagun..
Jose Antonio Lizarralde ‘Pottoko’-k eman du Hotzaldiren berri. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Aldaba joka! izeneko bisita gidatua egin du Caritasek, Jon Odriozolaren eskutik. Donostiako egoitza batzuen nondik-norakoak ezagutu dituzte 20 lagun inguruk, Caritaseko langileen eta boluntarioen beraien azalpenekin. Intxaurrondo eta Herrera inguruan ibili dira, eta honako guneak bisitatu dituzte: Hotzaldi, Laguntza Etxea, Lamorus, eta Zurekin Bat.
Egoitza bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta guztiak daude nolabait lotuak. Ibilaldiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian.