Lilatoia. (Argazkia: Lilaton taldea)
Lilatoirako izen ematea itxi dute. Berez, otsailaren 25a arte zegoen lasterketan parte hartzeko aukera, baina, 5.000 dortsalak agortu dira jada, eta atzo itxi egin behar izan zuten izen ematea. Hala, inoizko jendetsuena izango da Donostiako Atletikok antolatutako 27. Lilatoia. Lasterketa martxoaren 6an jokatuko dute, parekidetasuna aldarrikatuz.
Lan handia izango dute martxoaren 6an, eta boluntario gisa parte hartzeko prest daudenek
lilaton@lilaton.es helbidera idatz dezakete.
Lilatoian izena eman dutenek aukera dute
Hitza Taldean parte hartzeko.