Martxoaren 25etik 27ra egingo dute gerraren aurkako festibala Donostian, 2016ko Kultur Hiriburutzaren barruan. Esne Beltza nahiz Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak ere batu zaizkio programazioari.
Berria. Ainhoa Sarasola

Inna Modja abeslaria.
Gerraren aurkako jarrera aktiboa aldarrikatzeko asmoz,
Stop War jaialdia egingo dute Donostian martxoaren 25etik 27ra, Aste Santuko oporraldiarekin. Hiru egunez, egun argiz egingo diren dozenaka ekitaldiez gain, euskal musikari edo talde bat eta atzerriko beste bat ariko dira gauero Maria Kristina zubian. Horietako batzuk jada iragarriak zituen Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak, eta egitaraua osatzeko falta ziren musikarien izenak eman dituzte orain:
Inna Modja Maliko artista izango da hirugarren kartelburua, eta
Esne Beltza nahiz
Niña Coyote eta Chico Tornado euskal taldeak ere ariko dira oholtza gainean. Aurrez iragarri bezala,
Gose Arrasateko hirukoa,
Bob Geldof musikari irlandarra eta
Nick Lowe ingelesa ere izango dira jaialdian. Hasiera batean parte hartuko zuela iragarri bazuten ere, Anariren kontzerturik ez da izango azkenean.