Miren Azkarate: "Udalak tresnak eman ditzake, baina norbanakoek dute hizkuntzaren erabileraren erantzukizuna"
Bigarren alkateordea, Donostia 2016ren arduraduna, eta Euskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotzia da Miren Azkarate. Bigarren legealdia du oraingoa Donostiako udaletxean, baina oraindik irakasletzat du bere burua.
Eskolak eman dio, hain zuzen ere Miren Azkarateren ustez, hauspoa euskarari. Atzera begiratuz gero euskararen egoera ona dela uste du hirian, baina “asko dago oraindik egiteko”. Erabileran bai, baina ezagutzan ere lan handia dagoela egiteko uste du. Zentzu horretan, udalak baliabideak jartzen jarraituko du, baina ez da nahikoa: “Udalak tresnak eman ditzake, baina norbanakoak du hizkuntzaren erabileraren erantzukizuna”.
Kultur hiriburutza ere bete-betean da, eta alor horixe da Miren Azkarateri lan gehien ematen diona. 2016a “urte oparoa” dela uste du, eta kultur agendako dozenaka proiektu txikiez gozatzeko aholkua eman die herritarrei.
IRUTXULOKO HITZAk luze eta zabal hitz egin du Azkaraterekin euskararen egoeraz, kultur hiriburutzaren ondareaz eta beste hainbat gaiez. Elkarrizketa osoa papereko edizioan irakurri ahalko da, ostiralean.


