San Juan gauean suaren inguruan dantzatzeko helburuarekin egin dute.
Iazko San Juan gaueko emanaldia. (Argazkia: Eltzegor elkartea)
Bidebietako sei lagunek dantzan ibili ziren iaz,
San Juan gauean, sua piztu baino lehen. Auzokideen interesa ikusita, aurten
lehenengo aldiz dantza ikastaroa antolatu dute, gau horretako euskal dantzak prestatu ahal izateko.
Eltzegor elkartean izango da ikastaroa –Serapio Mujika, 18 behea–, eta bi auzotarrek egingo dute irakasle lana.
Apirilaren 5ean hasi eta San Juan gauera bitarte egingo dituzte entseguak,
asteartero, 18:30etik 19:30era.
Izena eman nahi duen orok bi aukera ditu: eltzegor@gmail.com helbidera idaztea, edo Eltzegorrek duen lokalera (Serapio Mujika, 18 behea) joatea zuzenean, ostegunetan, 18:30etik 19:30era.