Urteko proposamena aurkeztuko du Martuteneko euskara batzordeak
Bilera irekia egingo dute apirilaren 13an, auzo elkartean.
Martuteneko euskara batzordeak bilera ireki baterako deia egin du, 2016ko proposamenaren berri emateko. Galdera bota dute: “Kezkatzen zaitu Martuteneko euskararen egoerak?”, hala, interesa duten guztiak bilerara joatea nahi dute, euren ikuspegiaren berri emateko. Apirilaren 13an elkartuko dira, 19:00etatik 20:30era, auzo elkartearen egoitzan. “Asko egin dezakegu, denok pixka bat eginez!” diote. Bilera, berez, martxoaren 16an egitekoak ziren, baina atzeratu egin zuten.



