AB Krosa lasterketan izena emateko epea ireki dute
Maiatzaren 28an egingo dute Amara Berriko euskararen aldeko lasterketa.
III. AB Krosa iristeko. Donostiako Maratoi Erdiaren ondoren izango da; maiatzaren 28an egingo dute euskararen aldeko Amara Berriko lasterketa. Izena eman daiteke jada Herrikrossa webgunean. 3 kilometroko ibilbidean edo 6 kilometroko ibilbidean eman daiteke izena.
Amara Berriko Preboste plazatik abiatuta, arratsaldez egingo dute, 19:00etan. Hori izango da helduentzako hitzordua. Haurrentzat, ordea, lehenago hasiko da festa. Txikientzako jolas gune bat prestatuko dute 17:00etarako, eta 18:00etan hasiko dute lasterketa.
Korrika egiteko asmorik ez dutenek ere ondo pasako dute AB Krosaren egunean, kontzertuak ere egingo baitituzte. Olatz Salvador eta Pelax eta Cowboy’s Orchestra ariko dira zuzenean, 20:00etan.
AB Krosaren lan taldea buru belarri ari da hirugarren lasterketa prestatzen. Behin behinezko kartela aurkeztu dute jada, eta pixkanaka euskararen aldeko probaren albiste gehiago emateko hasiko dira. Urtero, euskarazko proiektu bati laguntza ematen diote, eta aurten Ttan Ttakun irratiari sostengua ematera bideratuko dute bildutako dirua.
67 egun geratzen dira