Madrilgo Jai Alai danborrada sarituko du Union Artesanak
Bostekoa Saria emango dio maiatzaren 14an.
Hogei urte dira Madrilgo Jai Alai danborrada sortu zenetik. Urtemuga honetan sari berezia jasoko du Donostian, Union Artesana danborradaren eskutik. Elkarteak erabaki baitu Union Artesanaren sari nagusia, Bostekoa, Madrilgo danborradari ematea: “danborrari adierazi dion leialtasunagatik, eta baita gure elkartearekin eta bazkideekin duten kidetasunagatik ere”.
Urrunetik Donostiaren espiritua bizirik eusten dioten herritar guztiak omendu nahi izan ditu Union Artesanak. Jai Alai danborrada donostiar askorekin elkartu ohi da San Sebastian bezperan, Madrilgo Jai Alai jatetxean.
Maiatzaren 14an izango da sari ematea, eta Union Artesanaren 146. urtemugarekin bat egingo du.