Kresala Zineklubak apirilean ekarriko duena
Astelehen arratsaldetarako plana dakar Kresala Zineklubak. Apirilean hiru film proiektatuko dituzte programaren barruan. Apirilaren 4an Ciro Guerra zuzendariaren El abrazo de la serpiente (2015) film kolonbiarra emango dute. Apirilaren 11n David Ilundain-en B filma emango dute, Ruz-Barcenas antzerki obraren zinemarako egokitzapena. Luis Barcenasek PPren B kutxaren harira egindako adierazpenak ditu ardatz. Apirilaren 25ean Patricio Guzman zuzendariaren El Boton de nacar emango dute. Iaz Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eman zuten.
Proiekzio guztiak Groseko Trueba zinema aretoan izango dira, 19:30ean. Sarrera 5 euroren truke eskura daiteke.